Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
"Definitu dugu zer ekarpen egin nahi diogun gizarte honi gure ikasleen bitartez"
TU Lankidek Leire Arana Ruiz de Egino elkarrizketatu du podcast berrian. Ikastolen Elkartearen Zazpigarren Batzarra egin zen ekainaren 22an, Iruñean. Arizmendi Ikastolak parte-hartze garrantzitsua izan du Batzarraren prestaketa prozesuan zein erabaki nagusietan. Batzarraren nondik norakoez eta Arizmendin egindako prozesuaz hitz egin du Aranak.
Euskal Herriko 114 ikastolatako ordezkariak batu ziren, ikastolen iparra zehazteko eta guztien artean, etorkizuneko ikastolaren ildo nagusiak zehazteko.
Arizmendi Ikastolako Errektore Kontseiluko lehendakariorde izateaz gain, matematika irakasle ere bada Arana eta, ikastolan ez ezik, sarean ere aritzen da bere jakintza eta pasioa partekatzen.