Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
“Digitalizazioa ez da aukera bat”
Nerea Aranguren Danobatgroupeko Berrikuntza zuzendariak, balio erantsi handiko produktu eta zerbitzuak eskaintzearen aldeko apustua indartzeko xedez, taldean egiten ari den eraldaketa digitaleko prozesua azaldu du.
“Digitalizazioan ez dago aukeratzerik. Egun inork ez dio bere buruari galdetzen telefono mugikorra erostean smartphona erosi behar duen ala ez, eta guk ere ez genituzke salduko digitalak ez diren makinak”, ziurtatu du Nerea Aranguren Danobatgroupeko Berrikuntza zuzendariak.
Makina-erremintaren arloko fabrikatzailea hainbat arlori dagokion eraldaketa digitaleko prozesuan murgilduta dago, industria-taldeak eskaintzen dituen produktu, soluzio eta zerbitzu digitalen eskaintza birdefinitzeko, barne-eraginkortasuna hobetzeko eta sistema teknologikoen arkitektura eguneratzeko.