Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
"Trumpen garaipen batek eta haren atzerakada protekzionistak, Europari eragingo liokete"
TU Lankide podcast-ek bilgunea estreinatu du Arrasateko Olandixo baserrian, LagunAro EPSVko Inbertsio zuzendari Adrian Serranorekin solasean. Berarekin, bista altxatu eta inguratzen gaituen mundu konplexu honen argazki bat lortzen saiatu gara (irailaren 19an grabatutako elkarrizketa).
Garai nahasiak bizi ditugu geopolitikan. Errealitate global honetan, albisteek gero eta eragin zuzenagoa dute gugan, eta gure bizitzako hainbat esparrutan eragiten dute. Adrian Serranok eta bere taldeak etengabe monitorizatzen dituzte finantza-merkatuak, eta informazio guztiak jasotzen dituzte, gertakarien zergatia ulertzeko eta izan ditzaketen eragin ekonomikoak aurreikusteko.