Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
"Adimen Artifizialaren ezarpen praktikoaren egoera Euskadin” izeneko jardunaldia azaroan Garaian
Iseak, Spri eta BAIC (Basque Artificial Intelligence Center) erakundeekin elkarlanean antolatu du jardunaldia azaroaren 23rako. Guztira, 21 ponentzia eta beste horrenbeste hizlari batuko dira Garaian.
Ekitaldian 21 ponentzia edo eta hitzaldi entzun eta ikusi ahal izango dira. Hala, hasierako ongietorriaren ondoren, eta sarrera orokorraren jarraian sektore ezberdinak identifikatuko dira eta taldeak banatuko dira, era espezifikoan gaiak jorratzeko.
Saioak lau areto ezberdinetan eskainiko dira. Adimen Artifizialak industrian, zientzian, logistikan, zibersegurtasunean edo osasun arloan eskaintzen dituen aukerak aztertuko direlarik.
Jardunaldiaren antolakuntzan Isea aritu bada ere, BAIC (Basque Artificial Intelligence Center) eta Spri ere aritu dira. Ekitaldia azaroaren 23an egingo da, goizeko 9etatik eguerdiko 13:00ak bitartean.
Informazio gehiago Isearen webgunean edo eta Garaia Parke Teknologikoaren webgunean.