Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Agur 50. urteurreneko ekitaldiei
Familia egunean 400 lagun inguru batu ziren Kideren instalazioetan. Musika, magia, ikus-entzunezko emanaldia, jatekoa eta edatekoa, haur jolasak... askotariko programazioaz gozatzeko aukera izan zuten Kidera gerturatu ziren senide eta lagunek. Goizean goizetik jai giroa nagusitu zen eta 15:00ak bitartean jendeak asko disfrutatu zuen.
Familiek bertatik bertara enpresaren txoko ezberdinak zeharkatzeko aukera izan zuten, etxekoen lantokian etxeko saloian bezalaxe aritzeko aukera ondo aprobetxatu zuten. 50 urte ez dira urtero betetzen eta horrelako egunak ez dira arruntenak, eta erruz disfrutatu zuten Kidera gerturatu zirenek. Askoren esanetan, Kiden daramatzaten urte luzeetatik, egunik onena.
Beste 50 urte bete baino lehen, errepikatu dezatela Kiden antzeko ospakizuna.