Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Arantxa Tapiak Urola bisitatu du kooperatibaren azken berrikuntzak ezagutzeko asmotan
Pasa den urtarrilaren 17an hurbildu zen Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua Urola kooperatibara. Izan ere, 2018an kooperatiba honek "Urteko Pyme berritzailea" aitorpena jaso zuen eta bertatik bertara ezagutu nahi izan du bere jarduera.
Bisita Urolako ordezkariek zuzendu zuten, beraien artean: Jose Luis Fernandez, zuzendari orokorra; Gurutz Galfarsoro, I+G arloko zuzendaria; Juan Carlos Odria, Urolako lehendakaria eta bertan izan zen Juan Angel Garcia, MONDRAGONeko lehendakariordea.
Bisitan zehar Urolak garatu dituzten azken berrikuntzak ezagutu zituen, 4.0 Industriaren baitan garatutakoak, batik bat Zerbitzu Aurreratuen arlokoak. Era berean, "lainoan" igotzen duten informazioa eta bere kudeaketaz ere mintzatu ziren, plastikozko ontzien fabrikazioarekin lotutako prozesuarekin lotuta.
Halaber, enpresak etorkizunera begira dituen erronkak eta plan estrategikoaren ezaugarri nagusienak ere aztertu zituzten.
