Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
DANOBATGROUP Txinan ospatzen den CIMT 2013 erakusketan parte hartzen ari da.
DANOBATGROUPek azken aurrerapen eta teknologiak jarri ditu ikusgai Txinako CIMT 2013 nazioarteko makina erreminta erakusketaren 12. edizioan. Apirilaren 22tik 27ra bitartean Beijing-en ospatzen ari da.
DANOBATGROUPek batetik SORALUCE FR-14000 fresaketa eta mandrinaketa zentroa jarri du ikusgai, SORALUCE kainaren irteera modularra, bestetik, DANOBAT HG-91-3000 artezteko makina, eta baita DANOBAT TH-500 tornu horizontal bat ere, E4 pabilioiko 101. estanean. Beste produktu batzuen inguruko informazioa ere ematen ari da, hala nola, ebaketa zerrak, 3D plasma, fresaketa-mandrinaketa makinak, trenentzako ekipamenduak, artezteko makinak, zulaketa unitateak, puntzonatzeko makinak, panelatzeko makina automatikoak, tornuak eta laser bidezko ebaketarako makinak.
Datorren apirilaren 27a bitartean luzatuko da azoka.