Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Europak Urola Solutions saritu du 4.0 Industriaren alde egindako apustuagatik
European Advanced Manufacturing Support Center (ADMA) erakundeak 'Transformation Champion SME' saria eman dio Urola Solutions enpresari, 4.0 industriaren alorraren barruan, fabrikazio aurreratuan, digitalizazioan eta erabiltzailean oinarritutako diseinuan sortutako berrikuntzengatik,. ADMA Europako Batzordearen ekimena da, eta abangoardiako eremu horietan nabarmentzen diren industria-ekimenak bultzatzeko helburua du.
Urola Solutionsek punta-puntako zerbitzuengatik jaso du saria: Urola Performance (plataforma digital baten bidez produktibitatea hobetzea helburu duen zerbitzua), Urola Teleservice (urruneko laguntza serbitzua) eta Urola Design (ontzien diseinu integrala, moldeak, prozesuak eta industrializazio serbitzua).
Ehunka enpresa txikik hartu dute aurten parte sari hauetan, baina gutxi batzuk baino ez dute saririk jaso. Horregatik, eskertu nahi izan dute Urola Solutions-eko arduradunek berrikuntza-abentura honetan izan dituzten partner-ek emandako laguntza guztia, besteak beste, Ángel Arboníes & Asociados-ek, Savvy Data Systems-ek, Mondragon Unibertsitateak eta MONDRAGON Taldeak.