Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Fagor Automationek sektore berrietara eramango du eraldaketa
Proiektu hori zenbait industrietan sartuko da, erdieroaleetan, metrologian eta zientziako instalazio handietan, esaterako.
Desplazamenduzko abiadura handiko makina eta sistemei soluzio berriak eskaintzea da negozioaren helburua. Hots, zehaztasuna da negozio berri honen lehentasuna, ondorengo beharrak asetzeko: produkzioa eta neurketa ekipoa erdieroaleen industrian; zirkuituak muntatzeko makinak; zehaztasun handiko makina-erremintak; eta motor linealak.
Desplazamenduzko abiadura handiko makina eta sistemei soluzio berriak eskaintzea da negozioaren helburua
Negozio berriak aurrerapauso handia dakar Fagor Automationentzat, aukera berriak sortuz eta haren soluzioak sektore desberdinetara zabalduz. Apustu berriarekin, kalitate handiko produktuak eskaintzeaz gain, industrian berrikuntza sustatzeko lanean jarraituko du kooperatibak.