Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Fagor Taldeak Euskara Lanabesa Saria jaso du
Bigarren urtez banatu dira Euskara Lanabesa sariak eta enpresek eta erakundeek egunero garatzen duten lanaren bost atal ezberdin nabarmendu nahi izan dituzte: ibilbide profesionala, hazkundea, berrikuntza eta
euskara eta kultura lan –eta enpresa– munduan nola bultzatu duten.
Fagor Taldeak Euskara Lantzen Saria jaso du euskararen normalizazioan orain arte egindako ahalegin eta ibilbideagatik. Gaur egun Fagorrek abian dituen Euskara Planak eragina du 8.500 lagunengan, kontuan izanik zortzi kooperatibak eta Euskal Herrian dauden enpresa filialak.
Era berean, Euskara Batzordeetan lanean diharduten langileak 220 dira gaur egun eta Emun Kooperatibako Euskara Teknikariak 22.
Inbertsioak
Finantzazioari dagokionez urteroko inbertsioa milioi bat euro ingurutakoa da, eta ibilbide guztian egindakoa 10 milioi euro ingurukoa izan dela aurreikusten da. Azkenik, euskararen ahozko erabilera datuak aztertuta, euskara planen hastapenetatik gaur eguneraino batezbeste %14ko igoera izan duela estimatzen da.