Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Hertell kooperatibak nazioartean duen presentzia areagotu nahi du
Ikaztegian kokatzen den Hertell kooperatiban huts-ponpak, balbulak eta huts-zisternentzako beste osagarri batzuk ekoizten eta saltzen dituzte.
Urtetik urteko fakturazioa 2 milioi eurotan kokatzen da. Bere produkzioaren gehiengoa atzerriko merkatuetan saltzen dute, %70 eta beste %30 Estatu barruan. Atzerriko merkatuei dagokionez, batik bat Europako herrialdetan saltzen dute eta hauez gain, baita Afrika eta beste herrialde batzuetan.
Etorkizunera begira, esportazioak areagotu nahi dituzte, gaur egun dituzten bezeroak mantenduz eta merkatu berriak bereganatuz.
Ekipoa eta talde lana
Julian Artola, kooperatibako zuzendari orokorrak dioen bezala “taldeko lana eta pertsonek osatzen dugun ekipoa da giltzarria merkatuan konpetitiboak izateko eta bezeroaren aurrean konfiantza indartzeko”.