Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Berrikuntza aerodinamika aktiboaren arloan BATZen eskutik
Iragan urriaren 25ean AIC-Automotive Intelligence Center gunean egin zen BATZek antolatzen duen automozio arloko berrikuntza jardunaldia. Aurtengoa hirugarren edizioa izan da. Jardunaldiaren helburua da automozioaren arloan izango diren etorkizuneko erronkak identifikatzea eta sektoreak eskainiko dituen aukeren inguruan hausnartzea. Beti ere automozioaren arloan diharduten profesionalen iritziak partekatzeko gune bilakatuz.
Aurtengoan jardunaldiak aerodinamikak automozioan duen garrantziaz aritzeko balio izan du. Autoen aerodinamika faktore garrantzitsu bilakatu baita etorkizunera begira. Kontsumoan eragin handia baitu aerodinamikak, baita autonomiaren hazkundean ere, bai motorizazio hibridoetan zein elektrikoetan.
Jardunaldian, besteak beste Jaguar Land Rover, Toyota eta Hyundai bezalako marketako ordezkariek parte-hartu zuten. Aerodinamika aktiboaren arloan enpresa horiek hartutako neurriak erakutsi zituzten eta benetako kasuak jarri zituzten adibide gisa. Formula Student Bizkaiako ordezkariek ere parte-hartu zuten jardunaldian. Era berean, BATZek azken berrikuntzak aurkezteko aprobetxatu zuen jardunaldia, bereziki aerodinamika aktiboan egindako lanen berri eman zuten. Bukatzeko, MONDRAGONek eta ACICAE erakundeak automozioaren sektoreak Euskadin bizi duen egoeraren berri eman zuten, sektorean diharduten enpresei sinergiak bilatzeko animatuz, hala sektorearen hazkundea sustatzeko.