Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Hornitzaile onenaren saria eman dio Hisensek Eika-ri
Aitortzak balioesten du Eikaren konpromiso jarraitua praktika arduratsuekin eta irtenbide eraginkorren garapenarekin, baita kooperatiba bizkaitarraren talde osoaren dedikazioa ere. Alegia, industria-eredu jasangarriago baterantz aurrera egiteko ahalegina aitortu dio Hisensek Eikari.
"Lorpen hau lankidetza sendo baten eta etorkizun arduratsuago eta jasangarriago baterako ikuspegi partekatu baten isla da"
Ekitaldia joan den abenduaren 3an izan zen Velenjen (Eslovenia), eta bertan izan zen Andoni Esturo, Key Account managerra. Hanson Han, Hisense Europako CEOa; Ruchan Ozerdem, Erosketa zuzendariordea; eta Urška Butolen, Jasangarritasun zuzendaria, sari-banaketan ere izan ziren.
Eika-tik eskerrak eman nahi dizkiete Hisense Europeri bere konfiantzagatik eta aitorpenagatik, "eta gure taldearen eguneroko konpromisoa ere nabarmendu nahi dugu. Lorpen hau lankidetza sendo baten eta etorkizun arduratsuago eta jasangarriago baterako ikuspegi partekatu baten isla da", adierazi dute Eikako ordezkariek.