Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Jasangarritasuna sustatzeko laguntza ildo berriak ireki ditu MONDRAGON Fundazioak
Laguntza bide berri honen xedea MONDRAGON 2025-2028 Politika Sozioenpresariala garatzea da, jasangarritasunaren estrategia eta ekintzak lehiakortasunerako giltzarri gisa garatuz, bai araudiaren eskakizunei bai bezeroen eskakizunei erantzuteko.
Onartu diren proiektuak jasangarritasunaren garapen- eta gobernantza- hobetuko dute, gure erakundeetan jasangarritasunaren jardueran eta eraginkortasunean aurrerapen garrantzitsuak egon daitezen. Guztira 33 kooperatiba, eta 600.000 euroko eskaera laguntzak onartu dira bost lan ildoen inguruan:
- Jasangarritasun Planak eta ESG Gobernantza garatzea: kooperatiba bakoitzaren jasangarritasuna helburu, ekintza eta adierazleen estrategia eta aginte panelak definitu eta helburu horiek lortzeko jasangarritasunaren gobernantza eredu aproposak garatu.
- ESG prestakuntza programa: jasangarritasunari buruzko ezagutza orokorra eta partekatua (ESG) eskaini: zergatik den garrantzitsua, zer eskatzen duen araudiak eta merkatuak, eta nola lotu gure balio-proposamenari hizkuntza komun batekin. Gaiak lehenestea, erabakiak irizpidez hartu ahal izateko.
- Klima Trantsiziorako Planak garatzea: erakundeen karbono-aztarnaren kalkulua eta etorkizuneko eszenatokien azterketa: emisioen proiekzioa eta deskarbonizazio planak garatzea, epe ertain eta luzerako helburuekin.
- Jasangarritasuna hornikuntza-katean: hornikuntza- katea modu arduratsuan kudeatzen laguntzea, hornitzaileen ebaluazioa eta diagnostikoa, arriskuak eta eremu kritikoak identifikatuz. Kooperatiba bakoitzarentzat hornikuntza-kate jasangarrirako ibilbide-orria definitu eta hornitzaileak ebaluatzeko plataforma garatu.
- Jasangarritasun informazio-sistemen digitalizazioa: jasangarritasun informazioa arinduko duten prozesuak eta teknologiak integratzeko informazio-sistemak diseinatzea eta garatzea, trazabilitatea eta kanpo-egiaztapena bermatuko dutenak Europako iraunkortasun-estandarren arabera.
2025-2028 aldi osorako laguntza ildoa izango da, kanpo- zerbitzuen azpikontratazioko erabilerara mugatua, gastuen gehieneko %60a arte. Lehen deialdiko eskaera ikusita, segida emango zaie laguntza hauei eta aurtengo urte bukaeran berriz ere deialdi berria irekiko da 2027rako proiektuekin.