Kooperatiba eta zuzendaritza heziketa
Finantza eta aseguru zerbitzuak.
Banaketa komertziala
Muntaketa automatikoaren sistemak
Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Kataluniako Generalitateko presidentea, MONDRAGONen
Bere agenda instituzionalaren barruan, MONDRAGON izan da Illa presidenteak aukeratutako geralekuetako bat Euskal Herrian. Presidenteak bertatik bertara ezagutu du MONDRAGONen Esperientzia Kooperatiboa Otaloran, eta lan-bilera labur bat egin du Xabier Egibar LABORAL Kutxako zuzendari nagusiarekin eta Edorta Juaristi Capraboko zuzendariarekin.

Otalorako bisita amaitu baino lehen, presidenteak MONDRAGONen bisita liburua sinatu du: "Zorionak MONDRAGONi sortu duzuen oparotasun iraunkorragatik. Eta Arizmendiarrietak ereindako eredu lehiakorragatik. Ameslari handi bat zen. MONDRAGON bisitatuta, mugak guk geuk jartzen ditugula egiaztatu dut; aurrerabidearekin hemen ikusten den anbizioa kutsakorra da. Era berean, jasota utzi nahi dut pandemia garaian MONDRAGONek erakutsi zuen jarrera arduratsua, Osasun Ministro izan nintzen garaian. Zorionak!".

Illaren egonaldiari amaiera emateko, Mondragon Assemblyk Aretxabaletan duen lantegia bisitatu dute; Igor Herrarte kooperatibaren presidenteak eta Nerea Aranguren MONDRAGONen presidenteordeak egin diote harrera egin diote. Gogoratu behar da Mondragon Assemblyk eta MONDRAGONek maskarak egiten lagundu zutela pandemia garaian, Salvador Illa Osasun Ministroa zen garaian, hain zuzen.


Goizean, gizarte eragile eta komunikabideekin izandako topaketan, Salvador Illak Kataluniako zein Euskal Herriko kooperatibagintzaren balioa azpimarratu zuen, biek ala biek, ongizatea, gizartearentzako onurekin lotzen dutelako. Kooperatibagintzarekiko Generalitatearen konpromisoaren erakusle, Kataluniako gobernua ASETTera (Arizmendiarrieta Think Tank) batuko dela iragarri zuen.