Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Kautxuz, plastikoz eta euskaraz
Cikautxorentzat euskarak identitatea esan nahi du. Enpresaren sustraiak Lea-Artibain dira, Euskal Herriko eskualde euskaldunenetako batean. Euskara barneko harreman hizkuntza naturala dute, eta aurrerantzean ere hala izatea nahi dute. Horretarako, hainbat hizkuntza prozesu landu dituzte, Cikautxoko pertsona guztiek barneratzea nahi dituztenak.
Zortzi lagunez osatutako euskara batzordea ere badu kooperatibak, eta, horrez gain, unean-uneko lanetarako lantaldeak sortzen dituzte. Adibidez, giza baliabideetako hiru kideekin lantalde bat osatu dute bi lanketa egiteko; alde batetik, barne-komunikazioa optimizatzeko aukerak aztertu eta martxan jartzeko, eta, beste aldetik, Bidelagun ekimena martxan jartzeko. Ekimen horren bidez, euskaraz jakin baina zailtasunak dituzten langileei konfiantzazko bidelaguna (edo lankidea) eskaini nahi diete, eguneroko lanean euskara praktikatzeko eta konfiantza hartzen joateko.
Jarraitu erreportajea irakurtzen Enpresabidea hedabidearen webgunean.