Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Konikerrek aurten ere bat egin du Euskaraldiarekin
Gogoz heldu dio KONIKERrek euskaraldiaren 2. edizioari ere. 2018ko EUSKARALDIAn ahobizi eta belarriprest izateko langile guztiek eman zuten izena Konikerren, bakoitzak bere rola aukeratuta.
Aurten beste aurrera pauso bat eman du entitateak eta KONIKER osoa da ARIGUNE bat.
Beraz, modu kolektibo batean EUSKARALDIko ariketa sozialean parte hartzen ari da, kide guztiek gutxieneko ulermen maila dutelako eta euren hizkuntza ohiturak aldatzeko aurrera pausoak ematea adostu dutelako.

Horretarako, formazio saioa jaso dute ariketa ahalik eta ondoen egiteko eta bestalde, koronabirusa dela eta prebentzioz bilera asko bideo-konferentziaz egiten direnez, on line bileretarako atzealdeetan ARIGUNEen logoa jartzeko irudiak sortu dira eta sinaduretan ere ahobizi edo belarriprest irudiak erabiltzeko aukera zabaldu da.