Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Kooperatibagintzan aditu tituluaren 18. edizioa, irailaren 26tik aurrera
Kooperatibagintzan aditu tituluak kooperatiben proiektu sozio-enpresariala indartzea du helburu, betiere, dimentsio kooperatibo edo sozialaren garapenean begirada jarriz. Horretarako, ikasturtean, errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko, ezagutza teoriko-praktiko sendoa jasoko dute ikasleek. Lehen saioan kooperatibismoaren sorreraz eta oinarri filosofikoez aritu dira.
Kooperatibisten eta kudeaketa organoetako kideen formazioan erreferente bilakatu den ikastaro hau antolatuta dago Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta MONDRAGON Taldeko Otalora formazio zentroaren artean
Aditu titulu honetan, parte-hartzaileek jasoko dituzte erremintak kooperatiben proiektu sozio-enpresarialaren garapenerako baliagarriak izango direnak. Gainera, elkarlana eta bizipenak trukatuta, beste kooperatibetako esperientziak ezagutzeko eta horien gaineko hausnarketa egiteko aukera izango dute. Oso metodologia praktikoa du ikastaroak: aurkezpenak, hitzaldiak, eztabaidak, mintegiak… Ikastaroa borobiltzeko, parte-hartzaileek egingo dute ikastaro amaierako proiektu praktikoa.
Erreferentziazko ikastaroa
Kooperatibisten eta kudeaketa organoetako kideen formazioan erreferente bilakatu den ikastaro hau antolatuta dago Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia eta MONDRAGON Taldeko Otalora formazio zentroaren artean. Urte hauetan guztietan, 40 kooperatiba desberdinetatik etorritako 350 ordezkari baino gehiagok hartu du parte ikastaroan. Adibide moduan, iazko edizioan parten hartu zuten hurrengo kooperatibek: Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Automation, Fagor Elektronika, Copreci, Mondragon Assembly, Lagun Aro, Ulma Packaging, Ulma Handling, Eika, Fagor Taldea, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta RPK.