Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
La La Love You-ren kontzertura joan nahi?
TU Lankidek La La Love You-ren kontzertura gonbidatzen zaitu. Martxoaren 19an izango da, Donostiako Kursaal Jauregian, 19:00etan. Parte hartu zozketan eta eskuratu zure bi sarrerak.
Azken urteotako fenomeno musikal handienetakotzat hartzen den banda honek punk poparen bolada berria sortu du, plataformetan hainbat arrakasta lortuz eta Atlantikoaren bi aldeetan sarrerak agortuz. Europa mailako MTV saria jaso dute “Espainiako artista onena”ren atalean, platinozko 7 disko “El fin del mundo” lanagatik eta platinozko bikoitza “El principio de algo” izenekoarengatik. Horrez gain, streaming-eko zerrendetan 1.000 egun baino gehiagotan gorenean egon izanaren errekorra ere badute.
Zozketa AppSorteos aplikazioaren bidez egingo da, eta TU Lankide jarriko da harremanetan irabazlearekin.
Zozketarako izen-ematea itxita dago.
Irabazlea Leire arteaga izan da. Zorionak!
https://app-sorteos.com/w/GLEY27Y