Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Munduak zure begirada behar du
Etorkizuneko erronkei aurre egiteko talentu guztia beharrezkoa da. Hori dela eta, MONDRAGONek bere egin du "Munduak zure begirada behar du" goiburua. Mondragon Unibertsitateko hiru ikerlarik azaltzen duten bezala, "emakumeek parte hartzen ez badute, errealitatearen parte bat galtzen dugu".
Bokazioak eta FIRST LEGO League
Aldarrikapenetik haratago, ekintzarako deia ere egiten dute bideoan. MONDRAGONentzat eta unibertsitatearentzat funtsezkoa baita neska gazteak ZTIM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) arloetara hurbiltzea.
Ildo horretan, FIRST LEGO League bezalako ekimenak palanka estrategikotzat jotzen dira. Ez da lehiaketa soil bat; neska askok dituzten "oztopo emozionalak" gainditzeko eta teknologiarekiko beldurrak uxatzeko tresna eraginkorra baizik, etorkizuneko profesionalak ahalduntzeko bidea.
FLL Euskadi - MONDRAGON torneoaren antolatzaile dira Mondragon Unibertsitatea eta MONDRAGON, Innobasquerekin batera. Aurtengo edizioan MONDRAGONeko kooperatiba hauen babesa du ekimenak: Ausolan, Batz, Cikautxo, Danobatgroup, Erreka, Fagor Taldea, Ikerlan, Krean, Laboral Kutxa, Lana, LKS Next, Lortek, Maier, Ondoan eta Orbik.