Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Osartenek eta Eroskik Innobasque erakundearen Gogasun zigilua eskuratu dute
Gogasun zigiluak aitortzen dituen aktibitateak dira orokorrean erakundeetan ez direnak sustatzen eta erakundeen arduratetik haratago doazenak. Era sistematikoan egiten diren programak dira eta osasuna sustatzen dute era integralean.
Osartenek bere “Enpresa Plan Osasungarria” abian jartzeagatik jaso du onarpena. Plan honen helburua da langileen osasuna gestionatzea eta ebaluatzea era integratuan enpresaren estrategiaren barne, eta hori erreminta baten bitartez egiten dute.
Era berean, Eroski Fundazioak zigilua jaso du bere “Hazteko Energia” izeneko proiektuagatik. Helburua da elikadura osasungarria sustatzea era dibertigarri batean. Lehen hezkuntzako neska mutikoen artean kirol ohitura honak bultzatu nahi ditu Eroski programaren bitartez.
Gainera, beste bost erakundek ere jaso dute aitortza (Bilboko portuko autoritateak, Ermuko Udalak, Irungo Udalak, Bridgestone Hispaniak eta Bilboko Guggenheimek) lan arloan, udal arloan eta hezkuntzan proiektuak abian jartzeagatik.


