Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Produkzio Zuzendaritzako Masterraren edizio berria jarri du abian Mondragon Unibertsitateak
Mondragon Unibertsitateko Produkzio Zuzendaritzako Masterrak eta Bilboko Merkataritza Ganbarak industria-kudeaketaren ikuspegi integrala eskaintzen dute, gero eta zorrotzagoa eta lehiakorragoa den enpresa-testuinguruan. Programan zehar, parte-hartzaileek funtsezko alderdiak lantzen dituzte, hala nola ekoizpen-estrategia, hornidura-katearen kudeaketa, kalitate-ingeniaritza edo industria-eraldaketako proiektuen zuzendaritza.
Prozesuak optimizatzen, kostuak murrizten eta kalitatea eta entrega-epeak hobetzen ikasten dute bereziki ikasleek, beti ere industria-erakundeetan
Gainera, ikasleek prozesuak optimizatzen, kostuak murrizten eta kalitatea eta entrega-epeak hobetzen ikasten dute industria-erakundeetan.
Profesionalei zuzendutako programa
Produkzio Zuzendaritzako Masterra, batez ere, operazioen kudeaketan karrera garatu eta produkzio-zuzendaritzan gaitasunak hobetu nahi dituzten industria-arloko profesionalei zuzenduta dago.
Prestakuntzak eduki teknikoak eta enpresaren ikuspegi estrategikoa konbinatzen ditu, eta ikaslearen enpresan hobekuntza txikiak ezartzearekin osatzen da. Programak honako hauek biltzen ditu: kasu errealen azterketak, role playing ariketak, simulazioak, modulu bakoitza amaitzean enpresan bertan hobekuntza-ezarpenak, proiektu pertsonal bat egitea, etab.
Informazio praktikoa:
- Hasiera eta amaiera: 2026/04/21 - 2027/03/30
- Egutegia: astearteetan, 09:00etatik 18:30era (bazkaria barne)
- Lekua: Arrasate-Mondragón
- Hizkuntza: Gaztelania
- Modalitatea: Presentziala