Makina erreminta eta fabrikazio teknologien zentro teknologikoa
Enpresentzako neurrira egindako soluzioak, zerbitzuak eta produktuak, prestakuntza- eta hizkuntza-lerroan
Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
"Shaking hub"-en hurrengo zuzenekorako izen-ematea, zabalik
Saioan, robot bidezko mekanizazioan adimen artifiziala eta ikusmen artifiziala nola aplikatu aztertuko da, denbora errealean doitasuna areagotzeko helburuarekin.
Garatutako sistemak aukera ematen du piezetan markatzaile artifizialak detektatzeko eta mekanizazio-prozesuan robotaren posizioa dinamikoki doitzeko. Automatizazio aurreratuaren erronka handienetako bati erantzuten dion irtenbidea da: zehaztasunari eta fidagarritasunari eustea, gizakiaren esku-hartzerik gabe.
Zuzenekoan parte hartuko dutenak izango dira: Ibai Inziarte, Berrikuntzako zuzendaria Aldakinen; eta Roberto Alonso, Idekoko Diseinu eta Doitasun Ingeniaritzaren arloko ikertzailea. Saioa Maria Ruiz Amurrio MLAKOOPeko Negozio Garapeneko arduradunak moderatuko du.
Hitzordua urriaren 8an izango da, goizeko 11etatik aurrera.
Hemen eman dezakezu izena.