Irakurriena
- 1. LANA eta ETORKI kooperatibek bat egin dute
- 2. Erreka Medicalek Microliquid integratu du osasun arloan aurrera egiteko
- 3. Jesús Latak jaso du 2026ko asmatzaile onenaren Galbahe Saria
- 4. Laboral Kutxa, Estatuko bost banku onenen artean
- 5. MONDRAGONek Remolonasen inbertitu du
- 6. Maria Jose Rodriguezek Lagun Aro Aseguruen zuzendaritza nagusiaren ardura hartu du
Ziklo berria eta ate irekiak Lea Artibai Ikastetxean
Otsailaren 12an ate irekiak izango dira Lea Artibai ikastetxean, ikasturte berrian izango den eskaintzaren berri emateko. Informazioa jasotzeaz gain, batxilergoa, erdi eta goi mailako prestakuntza zikloak, diseinu eta berrikuntza ingeniaritza eta ikastetxeko zein Lea Artibai Berrikuntza Guneko instalazioak ikusteko aukera izango da.
Ziklo berria
2010-2011 ikasturtean "Efizientzia energetikoa eta eguzki-energia termikoa" deituriko zikloa jarri da martxan, 25 ikaslerekin. Horretaz gain, datorren ikasturterako mekanika arloa osatzeko ziklo berria eskainiko da.
"Fabrikazio mekanikoko diseinua" izeneko goi mailako ziklo berria 2011- 2012 ikasturtean jarriko da martxan, horrela, mekanika alorreko zikloak osatuz.